oarsoinua X proisa

Eta bai! espazio ireki eta askeen beharra aldarrikatu nahi dugu. Krisiak gora eta behera, krisiak gauzak egiteko ditugun moduak eraldatzeko aukera baitira, alternatibak bilatzeko hainbeste erepikatzen diguten aurrekontu murrizketen aurrean.

Gure eskualdean aspalditik nabari dugun kulturarako espazio askeen faltari lotzen zaio krisiaren kontextu honena. Gizartea eskatzen eta eskeintzen ari da etengabe, ez baita eskatzeko modurik eskeintzekorik izan ezean. Ataka horretan kokatzen da oarsoMusikaren sorrera eta hau bezala han eta hemen modu antolatu edo desordenatuan ematen ari diren oihartzunak.

Guk geurea egiten dugu Proisarenean sortu den mogimendua, eskeintza aktibo bat baita eskaera baino. Aizu, udalari, leku honetan herriaren probetxurako izango den kulturgunea sortu nahi dugu, eta herrian sortua eta herriak sortua izan dadila nahi dugu, horrela hezitzen baita gizarte bat, eskuak loturik aurrera ateratzen diren proiektuez. Aizu, lagun gaitzazu, ez ipini trabarik, kontrakoa, zure esku dituzun tresnak herriaren alde ipini. Geurea egiten dugu izaera horregatik eta musikarako espazio oso interesgarria ere izan daitekeelako, eta guk esparru hori jorratzen dugulako.

Horregatik antolatu dugu hilak 24rako "oarsoinua X proisa" jaialdia. oarsoMusika ekimenean parte aktibo diren taldeek San Pedroko txokoak musikaz beteko dituzten eguna. Hona egitaraua: